Hendaia Film Festival-eko euskaraz bizi nahi dut ataleko oinarriak

HELBURUA:
Film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahia irudikatzea da lehiaketa honen helburua. Izan ere, lehiaketa hau Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen da eta lehiaketara aurkezten diren lanek dinamika honi ekarpena egingo diote ikus-entzunezko alorretik. Bigarren edizio honetan berriz HENDAIA FILM FESTIVAL-ekin indarrak batu ditugu euskaraz bizitzeko nahia hedatzeko eta lanik onenak zinemaldiko egitarau ofizialean eskainiko dira.

LANEN IRAUPENA:
Lehiaketa honetan film laburrak soilik onartuko dira eta ondorioz aurkezten diren lanek film laburren iraupen estandarretara mugatu beharko dute: http://eu.wikipedia.org/wiki/Film_labur

LANEN EZAUGARRIAK:
Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, beste inon (jailadi, lehiaketa, zinema, telebista edo interneten) ikusi gabeak. Aurkeztutako lanen formatuari dagokionez, masterrak gutxienez 1920 x 1080p (Full HD) erresoluzioan egon beharko du eta konprimitu gabeko formatuan (mov, mpeg…). Lanak guri helarazteko ordea, interneterako edozein formatu onartuko da (mov, mpeg, flv, wmv…) eta gutxienez 1280 x 720p erresoluzioa (HD Ready).

BIDALI BEHARREKOA:
Lanak guri helarazteko, filma interneteko plataformaren batera igo beharko da (Vimeo, Youtube, Daylimotion…) eta lortutako lotura edo url-a  info@euskarazbizinahidut.org helbidera bidali, loturarekin batera egilearen datu pertsonalak zehaztuz (izen abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa). Datu horiekin batera, egileak bere film laburra profesionalen atalera edo amateurren atalera aurkeztu nahi duen zehaztu beharko du. Filma antolatzaileok soilik ikusteko moduan egon beharko du aipatutako plataforma horietan, alegia, ez da edonork ikusteko moduan egongo. Hautatutako filmeetako egileek, masterra helaraziko digute aipatutako formatuan.

LIZENTZIA ETA HEDAPEN ESKUBIDEAK:


Aurkeztutako lanak beste edozein lehiaketa edo zinemalditara aurkeztu ahal izango dira. Kontseiluak beretzat gordetzen duen eskubide bakarra lan horiek guztiak hedatzeko eskubidea da.

LANAK AURKEZTEKO EPEA:
Urriaren 8a izango da lanak bidaltzeko azken eguna.

EPAI MAHAIA:
Lan irabazleak hautatuko dituen epai mahaia arloko profesionalek, Hendaiako Zinemaldiko ordezkari batek eta Kontseiluko idazkari nagusiak osatuko dute.

SARIAK:
2 sari banatuko dira:

Profesionalen atalean:
1. saria: 400 euro

Amateurren atalean:
1. saria: 200 euro

Lanik onenak Hendaiaako Zinemaldian proiektatuko dira.

SARI BANAKETA:
Sari banaketa  Hendaiako Zinemaldiaren baitan egingo da, Zinemaldiak horretarako eskainitako aretoan. Bertan jakinaraziko da epai-mahaiaren erabakia eta bertan proiektatuko dira lan irabazlea zein jasotako lanik onenak.

ANTOLATZAILEA:
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua da euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren antolatzailea.