Kontzientzia hartu eta euskaraz bizitzeko grina gero eta hedatuago

BatZUK Oarsoaldea

Euskaraz bizi nahi duten herritarren kontzientzia hartzea handitzen ari dela dirudi azken urteotan. Bai, behintzat, nahi hori egikaritzeko ahalduntze saioei erreparatzen badiegu. 2015. urteko ekainean iragarri zuen Lutxo Egiak “hilabetez hizkuntza bat ahaztea erabaki dut”. Hizkuntza hori, gaztelania izatea erabaki zuen eta hilabetea egin zuen euskara hutsez bizitzen, Bilbon.

Horren ondotik, etorri dira beste batzuk, modu kolektiboan hauek. Lehenik Egian. Onintza Iruretak Argian aipatu bezala, ‘Egia estiloa’ hedatzen joan da. Donostiako piratek hiriko festak euskaraz bizitzeko hautua egin zuten, baita Añorgan ere. Ondoren, Buruntzaldeko herritarrek ere tira egin zioten sokari eta Lasarte-Orian, Hernanin eta Astigarran egin zituzten ekimenak. Araban, Agurainen ere bai eta ondoren, baita Oarsoaldean

Orduak, egunak… bakoitzak bere konpromisoa hartu du. Orain dela urte batzuk euskararen aldeko egunetan hainbat orduz hartzen ziren euskaraz bizitzeko konpromisoak hainbat herritan eta batzuek orain hori egunetara luzatu dute. Baina denek dute oinarrian ezaugarri komun bat: euskalduna, euskaraz bizi nahi duen herritarra horretan kontzientzia hartzea. Ez hori bakarrik, euskaraz bizitzeko gai izan ez, baina hizkuntza ulertzen duena ere sartu da ekuazioan, euskaraz bizi nahi duen horri bide emanez.

(*Argazkia oarsoaldeko Hitzarena da)

,