oharra

kartela-film-lehiaketa2013

Film labur irabazlea eta finalera iristen diren lanak lehen aldiz irailaren 26an proiektatuko dira jendaurrean Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioaren baitan

Euskararen normalizazioa helburu, euskaraz bizitzeko nahia adierazten zuten film laburren lehiaketa abiatu zuen iaz Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.

Aurten ospatuko den bigarren edizio honetan Donostiako Zinemaldiak bat egin du euskaraz bizi nahi dut dinamikarekin eta bere egitarau ofizialean txertatu du film laburren lehiaketa.

Film laburren lehiaketako finalera iristen diren lan onenak irailaren 26an proiektatuko dira Donostiako Zinemaldiaren baitan. Sektoreko profesionalen eta Kontseiluko Idazkari Nagusiak osatutako epai mahai batek hautatuko du laburmetrai irabazlea eta proiekzioaren ondoren emango dute ezagutzera. Irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du.

Lehiaketara laburmetraiak aurkezteko epea irailaren 15ean itxiko da.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztian ondorengo loturan:

www.euskarazbizinahidut.org