2015 urtean saritutako laburrak

Profesionalen ataleko lehen saria Iker Azkoitiak zuzendutako “Semeak” laburrarentzat izan da eta saria aurtengo epai-mahaiko kide izan diren Jon Garaño eta Maialen Belokik eman dute:

 

Profesionalen ataleko 2. saria Patxi Basabek zuzendutako “Lasterketa” laburrarentzat izan da eta saria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izenean Jokin Azkuek eman du:

 

Profesionalen ataleko 3. saria Peru Galbetek zuzendutako “Josuneren bidaia” laburrarentzat izan da eta saria Berriaren izenean Andoni Alvarezek eman du:

 

Amateurren atalari dagokionez, lehen saria Mattin Zeberioren “Nire eguneroko hautua” laburrarentzat izan da eta saria Hamaika Telebistaren izenean Iñaki Uriak eman du:

 

Amateurren ataleko 2. saria Egoitz Albisuren “Balu eta balitz” laburrarentzat izan da eta saria Argiaren izenean Mikel Garciak eman du:

 

Amateurren ataleko 3. saria Burubako antzerki taldearen “zentzu guztietan” laburrarentzat izan da eta saria Kutxaren izenean Joxean Arrietak eman du:

 

Epai-mahaiaren ebazpen osoa irakurri nahi izanez gero egin klik ondorengo loturan: ebazpena