Archive | Albisteak

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren gala hilaren 19an izango da

familiargazkia1280

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren laugarren edizioaren gala irailaren 19an ospatuko da, Donostia Zinemaldiaren baitan. Donostiako Kutxa Andia aretoan egingo den ekitaldian lehiaketara aurkeztu diren labur onenak ikusteko aukera egongo da. Epaimahaiak saritutako lanak zeintzuk izango diren ere bertan ezagutuko da. Aurten, Zinea.eus izango da omendua. Gala hilaren 19an izango da, esan bezala. […]

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren epai-mahaia osatu da

epaimahaia580

Kontseiluak Donostia Zinemaldiaren kolaborazioarekin antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren laugarren edizioak jada osatu du epai-mahaia. Donostia Zinemaldiko zuzendaritzako kide Maialen Beloki eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta ekoizleak osatuko dute aurten epai-mahaia. Jon Garañok Kazetaritza eta publizitatea ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta zinea Sarobe eta […]

Euskaraz Bizi Nahi Dut film labur lehiaketaren 4. edizioa aurkeztu dute

filmlaburlehiaketa2015_580

Donostia Zinemaldiak eta Kontseiluak “euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute. Aurten ere bi atal izango ditu, profesionalena eta amateurrena, eta guztira 5.000 euro baino gehiago saritan. Lanik onenak Donostia Zinemaldiaren 63. edizioaren baitan proiektatuko dira. Gaur goizean Donostia Zinemaldiak eta Kontseiluak “Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketaren 4. edizioa […]

Abian da Euskaraz Bizi Nahi Dut film labur lehiaketa 2015

fll2015_580

  OINARRIAK 2015 Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren helburua film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahia irudikatzea da. Lehiaketa hau euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen da eta lehiaketara aurkezten diren lanek dinamika horri ekarpena egingo diote ikus-entzunezkoen alorretik. Laugarren edizio honetan ere Donostia Zinemaldiarekin indarrak batu ditugu eta, besteak beste, hamar laburrik […]

Paul Bilbao: “Gaur sentitu ditugun emozioa, poza eta determinazioa baliatuko ditugu aldaketa eragiteko”

anaitasuna580

Ekitaldi parte-hartzailea, emozioz betea eta beroa izan da Kontseiluak euskaraz bizitzearen alde  Anaitasunan egindakoa. Nafarroan hizkuntza-politiketan aldaketaren beharra agerian geratu da herritarren bizipenen bitartez. Paul Bilbaok ardura politikoa dutenei eskaera garbia egin die eta Nafarroan aipatzen den aldaketa hori hizkuntza-politiketan erroko aldaketa ematen baldin bada gauzatuko dela aldarrikatu du. Bestetik, orain arte milaka herritarrek eta […]

Iñaki Lasa: «Aldaketarik gabe, ezin dugu gure hizkuntza normalizatu»

inaki580

Euskaltzaleen topagune izanen da bihar Iruñeko Anaitasuna kiroldegia. Pabiloia betetzera deitu ditu Kontseiluak herritarrak. Eskerrak eman nahi dizkie, bai eta herri gogoa sendotu ere. Euskarak ere aldaketa behar du Nafarroan, eta ideia hori irudikatzeko ekitaldia prestatu du Kontseiluak biharko. Horixe nabarmendu du ildo politiko-instituzionaleko arduradun Iñaki Lasak (Iruñea, 1963). Istorioak kontatu nahi dituztela erran du. […]

Paul Bilbao: “Lanean jarraitzeko indar hartze ariketa izango da Anaitasunakoa”

euskalgintza_580

Kontseiluko kideek larunbateko ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete euskaraz bizi nahi duten herritarrei. Urte hauetan guztietan herri mugimenduaren eta antolatu gabeko herritarren lan boluntario eskergak ekarri du euskara eta ekarri gaitu gu guztiok hona. Hori gabe, dudarik gabe askoz ere egoera makurragoan egongo ginateke. Ezinbestekoa izan den lan hori, aurrerantzean ere beharrezkoa izango dela […]

“Herritarrok aldaketari bultzada emango diogu Anaitasunan” (+ ETBren bideoa)

norbanakoak580

Alor desberdinetan aritzen diren hainbat lagunek larunbatean Anaitasunara joateko deia egin dute Iruñeko Foruen monumentuan (behekaldean ETBren bideoa). Ondorengoa da Julio Sotok guztien izenean irakurri duen idazkiaren edukia: Gu gaurko euskaldunak, gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera legea gorde nahi degula erakusteko Horixe dio atzean dugun Foruen monumentuak. Eta gu, gaurko euskaldunok, Nafarroan euskaraz bizitzen […]