Apirilaren 25ean Anaitasunara!

kartela800

Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile, ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun gogoa kutsatu diozu.

Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.

Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu beste hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika berria eta eragingarria behar du euskarak.

Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren oinarriak zein diren azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.

Kartela kalitate onean deskargatzeko klik egin irudiaren gainean eta ondoren (Flickr-eko lehioan jada) behean, eskuin aldean dagoen gezitxoan (↓). Hautatu nahi duzun tamaina eta gorde.