Albisteak

Harpidetu gure boletinera

Film labur bihurtuta izan da ikusgai euskaraz bizitzeko nahia hainbat zinematan

Film laburren emanaldia.Iruñea

Euskaraz bizi nahi dut film laburren hainbat emanaldi egin dira. 2012an hasi eta 2015 urte bitartera Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketara aurkeztutako film multzo batek osatu du emanaldia. Azken urteotan hainbat ikastetxeetako ikasle gonbidatu dira emanaldietara (Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Galdakaon eta Sopelan, kasu) eta beste hainbat herritan ere egin dituzte […]

Herri-lasterketak hemen dira!!!

irudia-bideo-lasterketak2015

Lizarran Euskaraz Bizi Nahi dut jaiaren IV. edizioa antolatu zuten, lasterketak, euszunba saioa eta ghau zein helduendako festa-egitarau oparoa, hemen duzue bideoa

2015 urtean saritutako laburrak

Profesionalen ataleko lehen saria Iker Azkoitiak zuzendutako “Semeak” laburrarentzat izan da eta saria aurtengo epai-mahaiko kide izan diren Jon Garaño eta Maialen Belokik eman dute:   Profesionalen ataleko 2. saria Patxi Basabek zuzendutako “Lasterketa” laburrarentzat izan da eta saria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izenean Jokin Azkuek eman du:   Profesionalen ataleko 3. saria Peru […]

Iker Azkoitiaren Semeak lanak irabazi du Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren lehen saria

talde_argazkia_2015txikia

Kontseiluak Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean antolatzen duen Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren laugarren edizioaren sari-banaketa gala egin da Donostiako Kutxa Andia aretoan. Bertan eman ditu epaimahaiak ezagutzera sarituak izan diren lanen izenak. Iaz egin bezala, bi kategoriatan banatuta egon da sariketa, profesionalena, batetik eta amateurrena, bestetik eta hiruna sari banatu dira kategoria bakoitzean. Semeak […]

Aurten ere euskaraz bizitzeko nahia lasterka adierazteko parada izango da

barkaldoko-herri-lasterketa13

Laugarren aldiz ospatuko dira aurten Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketak. Ekimen honek, euskaraz bizitzeko nahiaren inguruan elkarlana bultzatzea du xedeetako bat, aurreko edizioek agerian utzi duten moduan. Horregatik, euskalgintzarekin batera, herri bakoitzean kirol munduko eragileak… aritu dira antolatzaile lanetan. Aurtengo lasterketak asteburu honetan hasi eta abendura bitartean egingo dira hainbat herritan. Kontseiluak hauek antolatzera zein […]

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren gala hilaren 19an izango da

familiargazkia1280

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren laugarren edizioaren gala irailaren 19an ospatuko da, Donostia Zinemaldiaren baitan. Donostiako Kutxa Andia aretoan egingo den ekitaldian lehiaketara aurkeztu diren labur onenak ikusteko aukera egongo da. Epaimahaiak saritutako lanak zeintzuk izango diren ere bertan ezagutuko da. Aurten, Zinea.eus izango da omendua. Gala hilaren 19an izango da, esan bezala. […]