“Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak jartzeko deialdia

ikusrra_balkoian

Apirilaren 25ean Anaitasunan arratsaldeko 18:30ean ekitaldia eginen du Kontseiluak eta bertan parte hartzera deitzeko “euskaraz bizi nahi dut” ikurrak  jartzeko deialdia egin dugu (leihoetan, balkoietan…). Deialdia indartzen lagundu nahi badiguzu, atera argazki bat (ikurra balkoian edota eskuan duzula) eta hedatu sare sozialetan (Twitterren #ap25aNAHItasuna traola erabiliz) edota nahiago baduzu bidali nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera eta guk geuk hedatuko dugu. Orain arte jaso ditugun argazkiak ondorengo diaporaman ikus ditzakezu:

Ikurrik ez baduzu, Iruñean AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo IKAko Campion euskaltegian eskura dezakezu 3 euroren truke (beste herrietan bertako euskalgintzako eragileei galdetu).