Gasteizko San Viator Ikastetxetik ere euskaraz bizi nahi dutela argi utzi zuten

san viator ikastetxea2015-12-3an

‘Euskaraz bizi nahi dut’ mezua izan da egun osoko ekintzak ardazteko erabili dutena. Eguneko egitarauaren barruan, besteak beste, euskal hamaiketakoa, euskara bultzatzeko sortua duten maskotaren bisita eta dantza-koreografia bat prestatu zituzten. Bideoan jaso dute gertatutakoaren eta bideratutako girotze-lanaren laburpena. Lehen hezkuntzan ere ugariak izan ziren ekimenak.