Film labur bihurtuta izan da ikusgai euskaraz bizitzeko nahia hainbat zinematan

Film laburren emanaldia.Iruñea

Euskaraz bizi nahi dut film laburren hainbat emanaldi egin dira. 2012an hasi eta 2015 urte bitartera Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketara aurkeztutako film multzo batek osatu du emanaldia. Azken urteotan hainbat ikastetxeetako ikasle gonbidatu dira emanaldietara (Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Galdakaon eta Sopelan, kasu) eta beste hainbat herritan ere egin dituzte ikustaldiak.

Izen bereko dinamikaren baitan kokatzen den ekimena da hau eta hain zuzen ere, dinamikaren filosofiari segituz, elkarlanaren bideari heldu izan dio, Bai Donostiako Zinemaldiarekin eta baita Hendaiako film festibalarekin ere.

Film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahia irudikatzea izan da lehiaketa honen helburua, ondorioz, proiekzioen gaia eta ardatza ere hori izango. Euskaraz bizitzea ez da ikastea bakarrik edo familiarekin hitz egitea, euskaraz bizitzea zinema ikustea ere bada, eta kirola egitea, eta lan egitea, hedabideak erabiltzea, medikuarenera joatea, salerostea… Iratzartzen  garenetik oheratzen garen arte pertsona baten ohiko jarduerak euskaraz egitea da euskaraz bizi nahi izatea.

herritarrei euskaraz bizitzeko arrazoiak eskaintzen dizkiete film laburrek; euskaraz bizi nahi duten herritarrek pairatu behar dituzten egoerak kontatzen dira eta horiek eragiten dieten egonezina erakusten dute. Euskaraz bizitzea erabaki dutenen adorea eta jasotzen duten elkartasuna erakusten da, era berean. Azken finean, etorkizuna irabazteko euskaraz bizi nahi dut pentsamendua iraultzailea dela erakusten da.

, ,