Aurten ere euskaraz bizitzeko nahia lasterka adierazteko parada izango da

barkaldoko-herri-lasterketa13

Herri-lasterketa hauen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia sustatzeaz gain, kirola egitearen garrantzia, talde lana eta beste hainbat gai lantzen da. Azken hau nabarmendu dute bereziki aurreko urteetan lasterketak antolatu dituzten lagunek. Izan ere, herrian eta alor desberdinetan lanean aritzen diren talde zein norbanako elkarlanean aritzeko aukera paregabea eskaintzen dute lasterketek. Hainbat lekutan, kirol arloan dabiltzan eragileen eta euskalgintzaren arteko harremanak sendotzea ekarri du.

Lehen lasterketa Barakaldon izango da, bihar bertan, hilaren 19an. Goizeko 11:30ean hasiko da Errontegiko auzoan. Amaitzean, herritar guztiei zabaldutako tonbola egongo da. Hilaren 26an, berriz, hitzordu desberdinak egongo dira.

Iruñean, adibidez, San Frantzisko plazan da hitzordua, ohi bezala. Goiza helduen lasterketarekin hasiko da, 10:30ean abiatuz. Haurrek ibilbide egokituak izango dituzte eta lasterketak helduena behin amaituta hasiko dira. Informazio gehiago eskuratzeko, www.irunekoeuskalgintza.org webgunera jo daiteke.

Egun berean, irailaren 26an, Mungian ere hitzordua du euskaraz bizitzeko nahia duen orok, lasterka egiteko. 11:45ean, Euskal Pizkundea etorbidean emango zaio hasiera egitarauari. Bertsolariak, adierazpenaren irakurketa, sarien zozketa… Informazio gehiago Mungiako euskara zerbitzuan eska daiteke: euskera@mungia.org helbidean edo 946749089 telefonoan.

Markina-Xemeinen, berriz, Arretxinaga auzoan da hitzordua, 27an, igandean, 16:45etik aurrera. Informazio gehiago euskara zerbitzuan eskura daiteke.