Irailaren 19an egun osoko bideogintza tailerra CENTA eskolaren eskutik

19ko_bideogintza_tailerra_ona

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketak aurrera darrai. Laburrak jasotzeko epea amaiturik, baldintzak betetzen dituzten lan guztiak epai-mahaiaren esku daude jada. Lan onenak proiektatu eta sariak banatzeko ekitaldiaren eguna irailaren 12an iragarriko dugu. Aurrez baina, beste hitzordu bat iragarri nahi dugu. Irailaren 19an, Zinemaldia hasten den egun berean, egun osoko bideogintza tailerra antolatu dugu CENTA eskolarekin batera.

Egun osoko tailerra mockdocumentary bat egiteko baliatuko dute tailerrean parte hartzen dutenek, alegia, dokumentalaren estiloa eta formak imitatzen dituen fikziozko ikus entzunezko bat sortuko dute CENTA eskolako irakasleen aholku eta laguntzarekin. Mockdocumentary horren gaia “Zinemaldia euskaraz bizi nahi dut” izanen da.

Oinarrizko aholku teoriko batzuk jaso ondoren, tailerrean parte hartzen duten lagunak Donostian zehar ibiliko dira Donostia Zinemaldiko gune eta gertaera nagusiak grabatzen. Ondoren lortutako irudiak CENTA eskolako irakasle batek editatuko ditu tailerreko partaideei nola egiten den irakatsiz.

Tailerra, esan bezala, irailaren 19an (ostirala) izango da Donostiako “2016 Gunea” eraikinean (Easo kalea, 43) eta guztira 9 orduko iraupena izango du: goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 20:00etara.

Tailerra euskaraz izanen da.

Izena emateko CENTA eskolako 943307006 telefonora deitu edota info@escuelacenta.com helbidera idatzi behar da (irailaren 19a baino lehen).