Albisteak

Harpidetu gure boletinera

Euskaraz bizitzea euskaraz nabigatzea ere badelako, interneten ere, lehen hitza euskaraz

InternetenEreLehenHitzaEuskaraz

PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak elkarlanean garatutako ekimena da aipatu kanpaina. Maiatzaren 17an Internet eguna ospatu bezperan aurkeztu dute prentsaren aurrean. Agerraldian azaldu dutenez, Gaur egun, webgune batean sartzen garenean, erakusten zaigun edukia gehienetan gure nabigatzailearen hizkuntzaren araberakoa da. Ondorioz, nabigatzailea edo mugikorra euskaraz konfiguratuta badago, webgunea euskaraz agertuko da; bestela, berriz, erdaraz. […]

Eusle ekimenaren baitan egingo dute ahalduntze ariketa Tolosako hainbat gurasok

Tolosa

[Argazkia Tolosaldeko Atariarena da] Tolosaldeko 50 gurasok konpromisoa hartu dute hiru astez euskara hutsez bizitzeko ahalegina egiteko. Egitasmoa Euskararen Mahaiak– Galtzaundi euskara taldea, Aitzol Udal Euskaltegia, Tolosako ikastetxeak eta udal teknikariak– abiatu du. 2016 urtean egindako hizkuntza neurketak emandako emaitzak izan dira ekimena egitera bultzatu dituena. Ikastetxe atarietan, gurasoen erdiek baino gehiagok gaztelerara jotzen dutela […]

Kontzientzia hartu eta euskaraz bizitzeko grina gero eta hedatuago

BatZUK Oarsoaldea

Euskaraz bizi nahi duten herritarren kontzientzia hartzea handitzen ari dela dirudi azken urteotan. Bai, behintzat, nahi hori egikaritzeko ahalduntze saioei erreparatzen badiegu. 2015. urteko ekainean iragarri zuen Lutxo Egiak “hilabetez hizkuntza bat ahaztea erabaki dut”. Hizkuntza hori, gaztelania izatea erabaki zuen eta hilabetea egin zuen euskara hutsez bizitzen, Bilbon. Horren ondotik, etorri dira beste batzuk, […]

Film labur bihurtuta izan da ikusgai euskaraz bizitzeko nahia hainbat zinematan

Film laburren emanaldia.Iruñea

Euskaraz bizi nahi dut film laburren hainbat emanaldi egin dira. 2012an hasi eta 2015 urte bitartera Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketara aurkeztutako film multzo batek osatu du emanaldia. Azken urteotan hainbat ikastetxeetako ikasle gonbidatu dira emanaldietara (Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Galdakaon eta Sopelan, kasu) eta beste hainbat herritan ere egin dituzte […]

Herri-lasterketak hemen dira!!!

irudia-bideo-lasterketak2015

Lizarran Euskaraz Bizi Nahi dut jaiaren IV. edizioa antolatu zuten, lasterketak, euszunba saioa eta ghau zein helduendako festa-egitarau oparoa, hemen duzue bideoa

2015 urtean saritutako laburrak

Profesionalen ataleko lehen saria Iker Azkoitiak zuzendutako “Semeak” laburrarentzat izan da eta saria aurtengo epai-mahaiko kide izan diren Jon Garaño eta Maialen Belokik eman dute:   Profesionalen ataleko 2. saria Patxi Basabek zuzendutako “Lasterketa” laburrarentzat izan da eta saria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izenean Jokin Azkuek eman du:   Profesionalen ataleko 3. saria Peru […]